Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatzen ari dira han eta hemen. Hernanin ere antolatu dituzte bi: Ereñotzukoa bihar izango da; Hernanin bertan egingo denaren berri egun gutxi barru emango du Hernaniko Kronikak.
Bihar jokatuko da Ereñotzuko kanporaketa, Irrintzi tabernan, arratsaldeko 16:30etan hasita. Parte hartu nahi duten bikoteek bihar bertan eman behar dute izena, txapelketa hasi aurretik; prezioa, bikoteko, 20 eurokoa da.
Bikote kopurua kontuan, aurrera egiteko
Kanporaketa honetatik zenbat bikotek egingo dute aurrera? Izena ematen duten bikote kopurua izaten da kontuan.