Urte Zaharreko errondan ibili ziren, kantuan eta bertsotan, Ohitura Zaharreko eta bertso eskolako kideak. Zaharren Egoitzara buelta egin, eta kalean gora eta behera ibili ziren, trikiti, kanta eta bertso doinuak zabalduz.
Jaialdia, bihar
Euskal Herriko Txapelketan punta-puntan ibilitako sei bertsolarirekin jaialdia antolatu dute Biterin, 19:30etan: Lujanbio, Arzallus, Iturriaga, Agirre, Zelaia eta Uriarekin. Sarrerak 6 euroan daude Kixkalen, Tripontzin eta Aralarren. Egunean bertan, Biterin.