Uterga eta Ion dira binaka, momentuko erremontista onenak. Astearte arratsaldean jantzi zuten ondo merezitako txapela, Urriza eta Endikari 31-40 irabazita, final haundian.
Txapeldunak aurretik joan ziren markagailuan partidu osoan, nagusitasuna aurreneko tantutik erakutsita. Peloteo askoko partidua izan zen, ikusgarria, behin baino gehiagotan ikusleak eserlekutik altxatu zituena. Bikote sendoa osatzen dute Uterga eta Ionek eta Urriza eta Endika saiatu baziren ere, ez zen nahikoa izan hain preziatua den txapela irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!