wukroren alde, San Silvestre lasterketa korritu zuten 324 partehartzailek astearte iluntzean Hernanin. Aurreneko aldiz antolatu zuten CD Hernanik, Hernani Wukrorekin GKEk, Etiopia-Utopia fundazioak eta Euskaltrailek. Hiru lasterketa izan ziren guztira; bi txikienak eta nagusia. Guztietan mugitu zen jendetza; eta azpimarratzekoa, kale bazterretan animatzera pilatu zen herritar kopurua. Lasterketa nagusian, Salah Amaidan eta Karen Ortiz de Guinea izan ziren azkarrenak lau kilometroak bukatzen. Ibai Alba eta Eva Esnaola izan ziren bigarrenak, helmugatik pasatzen. Eta hirugarren tokian iritsi ziren Andoni Olazagirre eta Ixiar Urdangarin. Sailkapen orokorra egun gutxi barru izango da ikusgai www.atletismohernani.com web orrian.
Eskerrak, posible
egin zuten guztiei
Antolakuntzak «ezin hobea» hitzekin definitu zuen lasterketa, eta eskerrak eman nahi dizkie posible egin zuten guztiei: «eskerrik asko bertan egon ziren guztiei, lasterketan parte hartu zutenei, eta baita ere oinetakoak eman zituztenei.
Eta bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki Hernaniko Udalari eta Hernaniko Udal Kirol Departamentuari, beraiei esker izan baita posible proiektu hau aurrera ateratzea».