kirolak eta elkartasunak bat egingo dute gaur, urteari bukaera emateko. San Silvestre lasterketa antolatu dute CD Hernanik, Hernani Wukrorekin GKEk, Etiopia-Utopia fundazioak eta Euskaltrailek. Lasterketa nagusia, 14 urtetik gorakoena, erraza jarri dute, edonork egiteko modukoa. 18:15etan aterako dira Plazatik, 4 kilometroko ibilbidea izango dute, herrian barrena. Bi maila izango dira: emakumezkoena eta gizonezkoena. Saria aurreneko hiruentzat izango da. Beste bi lasterketa ere egingo dira aurretik: txikiena, 0-8 urte bitartekoa izango da eta gaztetxoena, 9-13 bitartekoa. Azken orduan animatu eta parte hartu nahi dutenentzat izena emateko aukera izango da irteeran bertan. Nagusien lasterketan parte hartzen dutenek 10 euro ordaindu behar dituzte.
Kirol oinetakoak jasotzen
Zapatila Solidarioa ekintza ere izango da gaur. Kirol oinetakoak jasoko dituzte Plazan, Wukrora bidaltzeko, 17:00etatik aurrera. Ondo dauden oinetako guztiek balio dute.