Latsunbeberriko Aizpuru farmaziak egingo ditu gaueko guardiak 2014an

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 31a, 01:00

Urte osoan, egunero kubrituko ditu gaueko orduak Aizpuru farmaziak, 22:00etatik 09:00etara. Eguneko guardiak aldiz, Hernani, Urnieta eta Astigarragako farmaziek egingo dituzte, txandatuz.

aizpuru Farmaziak egingo ditu gaueko larrialdi guar­diak urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Latsunbe­berri auzoko 11garren zenbakian da­go farmazia, eta kontakturako telefonoa 943 33 60 77 da. Gaueko 22:00etan hasten da guardia farmaziaren turnoa eta goizeko 09:00­ak bitarteko zerbitzua ematen du. Hamar urte dira Her­na­niko farmaziak errotatu egiten direla, urte osoko gaueko guardiak kubritzeko. Turno horietan lanean ari­tzen direnak ordea, berdinak dira beti. Hiru kidek osatzen dute gaueko guardietako taldea eta bi hernaniarrak dira: Mar Santamaria, Marian Arbaizu eta Yolanda Caro.

Eguneko turnoa, txandan
Eguneko guardiak ordea, txandaka egiten dituzte Her­naniko, Urnietako eta Asti­ga­rragako farmaziek. 13:30-16:00 eta 19:30-22:00 bitarteko orduak kubritzen ditu eguneko guardiak. Larrialdi gutxi Karmele Aizpuru, Idoia Fer­nan­dez eta Itziar Mitxelenak da­­ramate Aizpuru farmaziako martxa. Guardien inguruan galdetuta, Hernanin ez dela larrialdi askorik izaten dio Karmele Aizpuruk: «me­dikutik ateratakoan, lanetik etxera bidean... badira mo­men­­tu horretan erosi behar dutenak, eta horretarako dau­de gehienbat guardiako farmaziak. Jendeak bietan bat aukeratuz gero, eguneko guar­dietara jotzen du. Gaue­tan ez da mugimendu as­korik izaten, behar behar beharrezkoa besterik ez.»

Bi momentu, aipatzekoak
Hamasei urte pasa dira Aizpuru farmazia zabaldu zutela, eta eboluzio honetan, bi momentu aipatzen ditu Karmele Aizpuruk: «lehendabizikoa, guardiekin zuzen zuzenean erlazionatuta. Gu­retzat, pausu haundia izan zen gaueko guardiak zentralizatzea; hau da, urte osoa farmazia batek egitea eta horretarako talde bat egotea. Eta bestea, berri berria baina oso ondo funtzionatzen ari dena: errezeta elektronikoa. Guztiontzat da erosoagoa eta eraginkorragoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!