Olazar Torneoko finala jokatuko dute bihar Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxategi pelotariek. Beitia eta Diez bikote bizkaitarraren aurka neurtuko dira. Bizkaiko Zaldibar herrian jokatuko da. Pelota partiduak izango dira 16:30etatik aurrera, eta hernaniarrena bigarrena izango da. ETBn emango dute Urte Berri egunean.
Ohiko maila emanez gero, txapelak etxera
Finalera iristeko, bikote hernaniarrak 22-5 irabazi zizkieten final zortzirenak Alvarado eta Urruzolari; 22-18 final laurdenak, Yoldi eta Arratibeli; eta 22-10 finalerdiak, Urbieta eta Iturriagari.
Finala oso parekatua espero da. Bizkaitarrak esperientzia haundiko pelotariak dira, baina hernaniarrek euren ohiko mailan jokatzen badute, txapelak irabazteko aukera izango dute.
Denboraldiko 16garren finala da Hernaniko pelotarientzat.
Gipuzkoako Txapelketan,
6 garaipen
Asteburu ona izan da pelotari hernaniarrentzat, Gipuzkoako Txapelketan. 6 garaipen lortu dituzte eta 5 porrot. Onena, Zugasti infantilaren garaipena izan da, kontsolazio faseko finala irabazi baitu.
Trinketean, Lopez seniorrak eta Pagola kadeteak ere, garaipenak lortu dituzte eta azken fasea jokatzeko sailkatu dira.
Trinketean baita ere, senior lehenengo mailan, Esnaola eta San Sebastianek galdu egin zuten eta biak azken fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu dira. Orain, mailaz ez jaisteko jokatu beharko dute. Eta bigarren mailan, Altuna, Zurutuza eta Lizeagak galdu egin zuten eta txapelketatik kanpo geratu dira.
Gipuzkoako Txapelketa
Emaitzak:
Inf: Oihan Zugasti 2/Aurrera Saiaz 1
Kad: Iñaki Urruzola 30/Intza 14
Kad: Xabat Pagola 30/Urnieta 13
Jub: Ekaitz Cisneros 35/Eple 12
Sen: Ioritz San Sebastian 10/Usurbil 40
Sen: Eñaut Esnaola 7/Behar Zana 40
Sen: Egoitz Altuna 40/Urnieta 29
Sen: Ander Lopez 40/Usurbil 33
Sen: Mikel Zurutuza 12/Eple 40
Sen: Markel Lizeaga 30/Orio 40
Sen: Josu Altuna 19/Usurbil 40