Hernaniarren tantak bat eginda, larunbateko jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 30a, 01:00

TANTA bihurtu eta giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko espazio amankomuna sortzea du helburu Tantaz Tanta ekimenak. Izenak berak dioen moduan, Euskal Herri osoko tantak elkartu, eta itsaso bihurtu nahi dute, indarrak elkartu, hain zuzen. Deialdia egina dute urtarrilaren 11n Bilbon, Giza eskubideak. Irten­bidea, Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean. Aurretik, herriz herri, au­zoz auzo ari dira tanta horiek elkartzen, eta Her­nanin, la­run­­batean antolatu dute Tan­taz Tanta Blai jaialdia. Kirol­degiko pelotalekuan elkartuko dira 19:30etatik aurrera hainbat sektoretako pertsonak. Euren aportazioa edo tanta ematea izango dute guztiek helburu, horien artean: Morau, Xabier Solano eta beste hainbat musikari, Ozen­ki abesbatza, Akelarrea, Ber­tso Eskola, txalapar­ta­riak, dan­tzariak, kirolariak... Bideo proiekzioak, antzerkia, parodiak, Paulinoren xoua... de­ne­tarik izango da, eta hernaniar guztiei deialdi berezia egin diete, egun horretan gerturatu, eta eu­ren tanta emateko.


Hainbat sektoretako per­tsonek egin dute bat Tantaz Tanta ini­zia­tibarekin, «hamaika iturritik sortuak gara, desberdinak garenok itsaso berean elkartu gara, une historiko honek hala eskatzen duelako». Zazpi hernanir hauek ere, bat egin dute, gainerakoei animatuz:


Juan Martin Erdozia: «Euskal presoak eta deportatuak, etxera!»


Xabier Iradi: «Tantaz tanta, Hernanitik ere, erreka sortuz»


Damian Pedrosa: «Gure tantak bihotzaren elkartasun taupadak dira»


Miren Gojenola: «Tantaz tanta, busti gaitezen, tantaz tan­ta blaitu, Bilbo ozeano bihurtu arte!»


Jon Apaolaza: «Ni ere tanta naiz!»


Txaro Untzilla: «Beste tanta bat nahi dut izan, itsaso bihurtzeko»


Mikel Laskurain: «Urtarrilaren 4an, egun ederra denok bustitzeko»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!