Txotx garaia martxan, hilabete erditik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 29a, 01:00

Sagardo Berriaren Eguna urtarrilaren 15ean izango da: ekitaldia, txotx irekiera eta pintxotx antolatu dituzte. Zinea, antzerkia, ludoteka, Jabetze Eskolak... ere izango dira, urtarrilean.

Astigartarrak prest di­ra urteko zita inportantenerako: Txotx Irekiera. Urta­rri­laren 15ean hasiko da 21ga­rren sagardo egunarekin. Handik aurrera, eta maiatza bitartean, zabalik izango dira sagardotegietako kupelak. Txotx Eguna antolatu dute aurten ere, irekiera eguna in­dartuz. Eguerdiko 12:00­etan, An­­doni Gartzia Asti­ga­rra­gako Alkateak egingo du aurkezpena Kultur Etxean. Sagar­doaren uzta berria aurkeztuko du eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak emango ditu. Alorrenea sagardotegira gerturatuko dira guztiak on­doren, irekiera nagusira. Bertan zabalduko da aurten denboraldia, ofizialki, aurreneko kupela irekita. Iluntzean berriz, Pintxotx antolatu dute Txotx Egunari amaiera emateko. 18:00etatik 20:00etara izango da, herriko tabernetan lehendabizi, eta elkarte eta sagardotegietan, ondoren.

Josten ikasteko, ikastaroa
Urtarriletik martxora joste ikastaroa antolatu dute As­tigarragan. Tytti Thusberg disenatzaileak emango du ikastaroa, astelehenero, Kul­tur Etxean, 18:30etatik 20:30­etara. Ikastaroaren helburua da, josten ikasteaz gain, sormena eta irudimena erabili eta lehendik duzun arropa berrerabiltzea eta egunera­tzen ikastea. Ikastaroaren prezioa: 81 euro.

Bi antzezlan, bi igandetan
Antzerkia izango da urtarrileko beste ekitaldi aipagarrietako bat. Bi saio antolatu dituzte, biak, igandean. La ultima oportunidad an­tzezlana hilaren 18an izango da, Gurutze Beitia eta Julian Iantzi aktore ezagunen eskutik. Sinopsia: neskak ama izan nahi du eta intseminazio artifiziala du aukera. Mutila hileroko hazi dosia entregatzera dijoa. Behar baino gehiago ezagutzen dira. Kultur etxean izango da, 20:00etan. On egin antzezlana hilaren 26an izango da, Kultur Etxean baita ere, 17:30etan. Asier So­ta, Anartz Zuazua eta Arkaitz Gartziandia izango dira aktoreak; sukaldaritzari buruz ariko dira.

Agenda

Urtarrilak 3, ostirala
Haur parkea, Kiroldegian,
11:30-13:30 eta 17:00-19:30
Urtarrilak 5, igandea
Plaza dantzak, J.Barandiaran
plazan. 12:00
Urtarrilak 9, osteguna
Marixor ipuin ordua, Kultur Etxean, 17:45etan ta 18:15etan.
Urtarrilak 11, larunbata
Zinea: Jelly T Tarzan eskasa. Kultur etxean, 17:00etan.
Urtarrilak 12, asteartea
Txistularien Diana. 09:30etan.
Urtarrilak 13, astelehenetan
Joste ikastaroa. Kultur etxean, 18:30-20:30.
Urtarrilak 15, asteazkena
XXI. sagardo berriaren eguna: Ekitaldia, Txotx irekiera eta Pintxotx
Urtarrilak 18, igandea
Antzerkia: La última oportunidad. Kultur etxean, 20:00etan
Urtarrilak 21, asteartea
Zilegi Eskola: Lur Denok kooperatibaren aurkezpena eta produktu banaketari buruzko azalpenak. 19:00.
Urtarrilak 26, igandea
Antzerkia: On egin. Borobil teatroa. Kultur etxean, 17:30etan.
Urtarrilak 27, astelehena
Literatur solasaldiak:
La habitación oscura liburua. Liburutegian, 19:30etan.
Urtarrilak 28, asteartea
Zilegi Eskola.  Enara Goikoetxea harrien eta energiaren inguruan
ariko da. Kultur Etxean,
09:30etan.
Zine Foruma.  Amaren eskuak. Kultur etxean, 18:00etan.
labur labur
KZ Gunea.  dinamizatzailea
urtarrilaren 13an egingo da bertan, 09:00etatik 13:00etara. Gazteen informazio guneko ordutegian ere, erabilgarri egongo dira ordenagailuak. Zabalik, goiz eta arratsalde, ostegun eta ostiraletan 11:00-13:00 eta 17:30-19:30.
Zumba & Zumba kids JR ikastaroa.  Kiroldegian 4-6 urte bitarteko
umeentzat, astearteetan,
17:30etan. 7-11 urte bitartekoentzat, ostegunetan, 17:30etan.
Danborrada.  San Sebastian bezpera ospatzeko danborrada Arantzazuko Ama ikastolako neska-mutilen eskutik. Urtarrilaren 17an, 16:00etan.
Ate irekiak.  Ikastola ezagutzeko bisita irekiak antolatu dituzte urtarrilaren 29an, 18:00etan. Otsaila hasieran bi urteko haurren matrikulazio epea irekiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!