Unibertso berezi eta partikularra ZaldiEroak osatzen duena egunez egun Berria egunkariko tirekin. Unibertso hori osatzen duten pertsonaiak eta istorioak kontrajarriak dira: istorioak tristeak; pertsonaiak barregarriak. Lehenengoak ezagutzea eta norbere baitan kudeatzea betebeharra da. Bigarrengoekin disfrutatzea eskubidea. Ez dira argitarapen asko izango istorio tamalgarriekin eta protagonista esperpentikoekin, negarra eta barrea eragin dezaketenak. Nahitaez marraztutako/kontatuko tira bakoitzean gazia eta gozoa dastarazten ditu egileak.
Bai barre gozoa eragingo dizu: Napoleon Lopezek, Nafarroako Katebegi Galduak, The Organizationek, Euskal Michael Moorek, La pelota Basquak Txosten eta Enmendakinak, Euskal Talibanak eta beste hainbat eta hainbatek.
Negar gazia egitera iritsi zaitezke lantzen dituen ‘kronikekin’: hemengo politikariak, euskararen egoera, ekonomia edota identitatea bezalako gaiek.
Eta bukatu aurretik, bai bustiko naiz, ez behin bitan baizik: 1) Baietz De Rerum Natura 5 irakurriz gero, aurreko lauak lortzen saiatu? 2) Norbaitek galdetuz gero liburuki honetako tirarik hoberena zein den, nik zalantzarik ez dut, 47. orrian, azpian dagoena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!