Hernaniko arraunlariek emaitza ederrak lortu dituzte Federazio Sariko aurreko bi estropadetan eta gaur ere, lehia politaz gozatzeko aukera izango da Elorrabin. Federazio Sariko hirugarren eta azken estropada jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Kadete eta infantil mailako neska-mutilak izango dira lehian, bateletan.
Batel Liga, Loiolako estropadarekin hasiko da
Gipuzkoako Batel Ligari dagokionean, urtarrilaren 11n hasiko da maila guztietan, eta aurreneko estropada Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuko du. Loiolan izango da, aurreko urteetan bezala.
Gabonetako saskia jasotzeko,
hilabeteko epea
Arraun elkarteak Gabonetako saskia zozketatu du eta gogorarazi dute, zenbaki saritua atera dela. Eguberritako loteriaren azken lau zifrekin bat egiten duena da. Saria jasotzeko hilabeteko epea dago.