ETBk Hernanitik eskainiko ditu mezak

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 30a, 01:00

Urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, Euskal Telebistak Hernaniko San Joan Parrokiatik eskainiko ditu bertako meza-ospakizunen emanaldiak. Horretarako, abenduaren 31ko meza grabatuko dute eta 19:00etan beharrean, 18:00etan izango da. Eta baita urtarrilaren 4koa ere, 19:00etan. Errege egunekoa, zuzenean eskainiko dute, 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!