Gaztetxoentzako 3 eguneko ikastaroa, ostegunetik larunbatera

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 29a, 01:00

12-17 urteko gaztetxoentzat sukaldaritza ikastaroa antolatu du Basque Culinary Centerrek. Hiru eguneko ikastaroa izango da, datorren aste honetan: ostegunean, ostiralean eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. 14 lagunentzat dago lekua, gehienez. Prezioa: 145 euro. Horrez gain, Sumilleria eta Enomarketing Masterra antolatu dute otsailetik aurrera eta izen ematea zabalik dago. Beste hainbat ikastaro ere izango dira urtarriletik uztailera eta informazio guztia eta izen ematea, helbide honetan: www.bculinary.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!