Umeen txokoa, musa, poteoa eta zozketa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 29a, 01:00

Libre dinamikaren barruan, egun osoko egitaraua prestatu dute asteartean. Epaiketa politikoen aurka, Garin libre! Utzi Euskal Herria bakean! antolatu dira ekintza hauek. 11:30etatik 13:30etara, umeen txokoa izango da Plaza Berrin; 16:00etan, Mus Txapelketa gaztetxean; 19:00etatik 20:00etara, triki poteoa Garinetik; 20:00etan, deialdia Garinen aurrean, naranjaz jantzita (kamixetak, zapiak, globoak...); eta 20:30etan, saski eder baten zozketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!