Espero bezala, saio berezia izan zen Kafkaren aulkia emanaldiak eskainitakoa. Bertsoak eta literaturak bat egin zuten Biterin. Jon Sarasua bere liburuan argitaratu gabe utzitako gogoetei buruz aritu zen eta Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek gai horiei buruz kantatu zuten. Herritar ugari gerturatu zen emanaldiaz gozatzera. Bertsolataren barruan antolatutako emanaldia izan zen eta hurrengo ekimena, Urtezaharretako erronda izango da, 18:00etan abiatuko dira. Urtarrilaren 3an, berriz, bertso jaialdia antolatu dute. Bertan, txapelketa nagusian aritu diren sei bertsolarik kantatuko dute, 19:30etan Biterin. Azken sarrerak salgai daude Tripontzi, Aralar eta Kixkalen, 6 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!