Portu auzo elkarteak ekintza ugari antolatu ditu Gabonetan eta gaur, tentsioa askatzeko masaje tailerra antolatu dute, 17:30etan elkarteko lokalean. Helduentzako da. Bihar, berriz, Santa Barbaran mendi buelta egingo dute, urte bukaera ospatzeko. Goizeko 10:30etan abiatuko dira. Eta ostiralean, erroskilla tailerra eta merendola antolatu dituzte, 16:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!