Gabon kontzertua eskaini zuen Txistulari Bandak, abenduaren 22an. Txistulariak ez ziren bakarrik aritu, biolin bikotearen laguntza ere izan baitzuten. Eta kontzertua giro ederrean joan zen. Milagrosa aretoa bete egin zen. Txistulari Bandaren aspaldiko kontzerturik jendetsuena izan zen, eta bukaeran, txalo zaparrada jaso zuten musikariek. Ondoren, pikatzeko zerbait, turroia jan eta txanpaina edateko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!