Finalak gaur eta bihar, Hernaniko palistek

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 01:00

Aieko Zubimendi eta Endika Ra­mos bikoteak Lesakako Pala Txa­pelketako finala jokatuko dute gaur arratsaldean. Aurrean, Usur­bilgo Loidi eta Olaizola izango dituzte; 17:00etan hasita. Bihar, Emakumeen Nafar Pa­lako finalak jokatuko dituzte Herna­ni­ko hiru palistek. 1go mailan, Huizi eta M. Goikoetxea hernaniarrek neurtuko dituzte indarra. Huizik Eizagirre izango du bikote eta Goi­koetxeak M. Mendizabal. Elite mailan, A. Irazustabarrenak eta A. Arri­e­­tak elkarrekin jokatuko dute, Mu­ne­ta eta Contin nafarren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!