Txantxangorri elkarteak Argazki Lehiake-ta antolatu du aurreneko aldiz. Ehiza, arrantza eta tiroa da jarri duten gaia eta ekintza horiekin lotutako argazkiak hartuko dituzte kontuan saridunak erabakitzerakoan. Nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte. Lanak entregatzeko, lau eguneko epea besterik ez da geratzen. Azken eguna, asteartea da.
3 maila izango dira lehiaketan
Lehiaketa 3 mailatan banatuko da. Alde batetik, 14 urtera artekoen artean aukeratuko da argazkirik onena; bestetik, 14 urtetik gorakoen artean; eta azkenik, argazkirik herrikoiena.
Emailez bidali behar dira argazkiak
Argazkiak emailez bidali behar dira, ondoko helbidera: info@txantxangorri.com. Lehiaketaren oinarriak web orri honetan ikusi daitezke: www.txantxangorri.com.