Saritutako zenbaki berriak: 0080 eta 1212

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 01:00

Berriak elkarteak eta Her­naniko Kronikak elkar­la­nean, Gabonetako lau sas­ki zozketatu zituzten aben­dua­ren 20an. Irabazleek, astebe­te­ko epea zuten sas­kia erre­klamatzeko eta ho­rie­tako bi ez zirenez azaldu, atzo be­rriz zozketatu ziren bi saski horiek. Saritutako zenbaki berriak, honakoak: 0080 eta 1212. Aurrenekoa Mariscos Hernanin saldua da eta bigarrena Kronikan. Irabazle berriek astebeteko tartea izango dute saskia jasotzeko, hau da, urtarrilaren 3ra bitarte. Bestela, azken zoz­keta bat egingo litzateke, Kronikan entregatzen diren errifa guztien artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!