Lana bilatzeko proiektu berri bat jarriko da martxan urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 01:00

Langabetuei zuzen­du­tako proiektu berri bat jarri­ko dute martxan Hernani­ko Enplegu Gunean. Lana bilatzen laguntzeko proiek­tua da eta urtarrilaren 13tik otsailaren 24ra izango da, astelehenero. Ordutegia: 09:15-11:15. Proiektu berri hau ere, dohainik izango da.

Konpetentzia ugari landuz
Proiektu honen helburua da talde koordinatuak sortzea. Modu horretan, elkarlana bultzatuko baita lana bila­tzeko prozesuan. Per­tso­nen motibazioan eta jardueran ere eragin nahi da eta lortu nahi da norbera izatea ar­da­tza lana lortzeko prozesu­an. Aldi berean, honako konpetentziak landuko dituzte: lankidetza, parte hartzea, tade lana, inizia­tiba, antolaketa eta plangin­tza; «hau da, gaur egungo enpresa-kulturan behar beharrezkoak diren kon­pen­tentziak», azpimarratu dute.

Egoera berdina bizi dutenei laguntza
Garatuko dituzte ekintzen bitartez, integrazioa landu­ko da taldean, autoestimua berreskuratuz, ekintza zeha­tzak egiteko eguna anto­latuz eta egoera berdi­na edo antzekoa bizi dute­nei laguntza eskainiz. Taldea, adin eta lan-eskarmentu ezberdina du­ten pertsonez osatuko da eta funtsezkoa izango da lana bilatzeko gogoa indar­tu nahi izatea eta besteei laguntzeko prest egotea. Hasteko, aurkezpena Sei saio izango dira denera eta aurrenekoan, urtarrila­ren 13an, aurkezpena egin­go da. Bakoitzaren gaita­su­na, jarrera eta trebe­tasunak aztertu eta helbu­ru­ak zehaz­tuko dira. Ho­rrez gain: motibazioa eta lagun­tza eman, agenda era­biltzen ikasi, prentsa ira­kurri...

Bigarrenean, aurrekoari jarraipena eman
Bigarren saioa urtarrilaren 20an izango da eta bertan jarraipena emango zaio aurreneko saioari. Agenda erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek eta pren­tsa ikuspegi kritikoarekin irakurriko dute.

Hirugarrenean, CV eta aurkezpen gutuna idatzi
Urtarrilaren 27an izango da hirugarren saioa eta posta elektronikoaren garrantzia landuko da. Curriculum Vitaea eta aurkezpen gutuna ere idatziko dute. Horrez gain, agenda nola erabili ikasten jarraituko dute eta prentsa irakurtzen. Laugarrenean, sakontzen Gehiago sakonduz, aurreko hiru saioetan landutakoari jarraipena emango diote laugarren saioan. Otsaila­ren 10ean izango da.

Bosgarrenean, informatika eta internet tresnak erabili
Egunkarietako berriak ikus­pegi kritikoarekin irakur­tze­az gain, aztertu eta ikertu egingo dituzte bosga­rren saioan, otsailaren 17an. Eta informatika eta internet tresnak erabiliko dituzte ikerketa aurrera eramateko.

Bukatzeko, balorazioa
Seigarren eta azken saioan aurreko saioetan eginda­koa­rekin jarraituko dute eta bukaeran, balorazio bat egingo dute. Otsailaren 24an izango da hori.

Aurrez, izena eman
Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako, bi modu: marijo-m@hernani.net, 943 33 68 02 (Marijo); edo bestela, jaione­a@daiteke.com, 943 57 54 24 (Jaione).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!