Elorrabiko zubi berria, sendoa eta modernoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 01:00

Uholdeek eraman zuten Elorrabiko zubi zaharra eta Udalak eman ditu aurreneko pausuak berria eraikitzeko. Ple­noak onartu zuen aurrekontua, eta diseinu edo maketa bukatua dago. Zubi berria txuria izango da, sendoa, modernoa, forma aldetik naturarekin bat egiten duena, baina era berean, haustura dakarrena. Hankarik gabeko zubia izango da, Uru­mea­ren ur emari naturala errespetatu eta uholdeeak saihesteko aproposa.

Ikusgai, Ave Marian
Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatutako zubia ikusgai dago Ave Marian. Kur­saaleko kuboak egiteagatik da ezaguna, besteak beste Moneo. Norantza bakarreko errepide baten zabalera izango du. Oinezkoentzako bidea izango da nagusi, eta bidegorria ere izango du. Zubia ikusgai izango da urtarrilaren 7ra bitartean. Lanak ere urte hasieran hasiko dituzte eta udazkenerako bukatzea aurreikusten da.

Turistikoki erakargarria
Praktikotasunari bakarrik ez, diseinuari ere, garrantzia eman diote. Zubiak turistak eraka­r­tzea bilatzen du, Burun­tzal­deako Turismo Planari puntu berezia emanaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!