Ehundik gora igerilari gaur, Hernani Sarian

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 01:00

Infantil, junior eta senior kategoriatan banatuta hartuko dute parte. Igerilekuan jokatuko da, goizeko 09:30etan hasita.

Gogotsu, duten onena ema­teko irrikaz dira Her­na­niko igerilariak. Ez dute beti etxean Sariren bat jokatzeko aukera izaten, eta orain arte egindako lanaren fruituak erakustea dute helburu. Hernaniko Sariaren 27ga­rren edizioa jokatuko da gaur Kiroldegian, 09:30etatik au­rre­ra. Inguruko bost taldek hartuko dute parte: Burun­tzal­deak, Ordiziak, Tolosal­deak, Zarautzek eta Hernanik berak. Ehundik gora igerilari elkartuko dira hortaz, Ki­rol­de­giko igerilekuan.

Infantilek 50 metroko probak; junior eta seniorrek 100 metrokoak Txapelketa hiru mailatan jo­ka­tuko da: infantilak, juniorrak eta seniorrak. Infan­tile­tako probak izango dira: 50 me­tro tximeleta, 50 metro bizkar, 50 metro bular, 50 me­tro libre eta 100 metro estiloak. Junior eta senior kategorietakoak berriz: 100 metro txi­meleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular, 100 metro libre eta 100 metro lau estiloak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!