Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena izango da gaur Hernanin. Goizeko 11:00etan izango da Biterin. Gure Esku Dago, dinamika herritarra da, erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten ari den dinamika. Halaxe dio: «Nazioa gara, erabakitze eskubidea dugu, herritarron garaia da».
Eta hasierako helburu du, herri aktibazioa eta babesa lortzea euskaldunen erabakitzearen eskubidearen alde. Anitza eta parte hartzailea izango dela ere azaldu dute, «tokian tokiko ekimenei irekia».
Zergatik?
Dinamika hau sortzearen arrazoia ere azaldu dute: «Erabakitzeko eskubidea, Euskal Herrian bizi den gatazka politikoaren iturburua da. Aldarrikapen prepolitikoa da, oinarri demokratiko bat sortzearen alde. Agenda politikoan eta sozialean eten gabe egon da: 1978ko Aberri Egunean, Gasteizko Legebiltzarrean 1990ean, Lizarra-Garaziren dokumentuaren erreferentzian, Loiolako elkarrizketetan, Aieteko Deklarazioaren laugarren puntuan... Erabakitzeko eskubidea nazioarteko legedian jasotako eskubide demokratiko unibertsala da».
Jendartean dagoen beharrari aukera eman
Jendartean dagoen beharrari aukera eman nahi dio dinamikak eta herritarrak abian jarri, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko. Gehiengo sozial, sindikal, politiko eta instituzionalak landuko dituzte.