Teknifikazio saioa eta izarren partidua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 27a, 01:00

Atzo bezalaxe, gazteentzako saskibaloiko teknifikazio saioak izango dira gaur Kiroldegian. Txan­da­ka ariko dira: 09:30-11:00, LHko 5-6 mailako neska eta mutilak, eta DBH 1-2 mailako mutilak; 10:45-12:15, DBH 1-2-3-4 mailako neskak; eta 12:00-13:30, DBH 3-4 mailako mutilak. 18:00etan, berriz, Izarren Arteko Partidua izango da. Aurtengo senior taldeko jokalariak eta jokalari ohiak izango dira aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!