Denboraldia hasi aurretik, Federazio Sariko hiru batel estropada jokatuko dituzte Hernaniko arraunlariek. Dagoeneko bi jokatu dituzte eta emaitza bikainak lortu dituzte. Abenduaren 15ean jokatu zuten aurreneko estropada, Elorrabin. Sei klubetako 31 batel aritu ziren lehian eta hernaniarren kasuan, maila bakoitzeko A taldeek emaitza onak lortu zituzten: infantil mutilak aurrenak izan ziren, infantil-kadete neskak bigarrenak eta mutil kadeteak hirugarrenak. Bigarren estropada, berriz, pasa den igandean jokatu zen Tolosan eta berriro ere emaitza ederrak lortu zituzten. Lortutako postu onenak: neska infantil-kadeteak (Hernani B) bigarren, mutil infantilak (Hernani B) bigarren eta mutil kadeteak (Hernani B) hirugarren. Azken estropada igandean jokatuko da Elorrabin.
Bestalde, arraun elkarteak Gabonetako saskia zozketatu du eta jakinarazi dute zenbaki saritua dela, Eguberritako loteriaren azken lau zifrekin bat egiten duena. Saria jasotzeko hilabeteko epea dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!