Gure Esku Dago aurkeztuko dute bihar, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 27a, 01:00

«Nazioa gara, erabakitze eskubidea dugu, herritarron garaia da», halaxe dio Gure Esku Dago dinamikak. Dinamika hau, bihar aurkeztuko dute Biterin, 11:00etan. Gure Esku Dago, dinamika herritarra da, erabakitzeko eskubidearen alde, Eus­kal Herrian lan egiten ari den dinamika. Hasierako hel­burua du, herri aktibazioa eta babesa lortzea, euskaldunen erabakitzeko eskubidearen alde. «Anitza eta parte har­tzailea da, tokian tokiko ekimenei irekia», diote.

«Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratiko eta unibertsala da»
Dinamika martxan jartzearen inguruko arrazoiak ere eman dituzte: «Erabakitzeko eskubidea, Euskal Herrian bizi den gatazka politikoaren iturburua da. Aldarrikapen prepolitikoa da, oinarri de­mo­kratiko bat sortzearen alde. Erabakitzeko eskubidearen defentsa, jardute demokratikoa da. Erabakitzeko eskubidea, nazioarteko legedian jasotako eskubide de­mo­kratiko eta unibertsala da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!