Aspertzeko tarterik ez da izango Portu auzoan, Gabonetan. Ekintza ugari antolatu dituzte bai ume, bai helduentzat. Gaur bertan, umeei emateko masaje tailerra izango da. 0-2 urteko umeentzako dira masaje hauek. Tailerra 10:00etan izango da. Eta arratsaldean, 17:30etatik aurrera, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izango da. Ekintza guztiak auzo elkarteko lokalean izango dira.
Datorren astean,
beste 3 ekintza
Datorren astean ere beste hainbat ekintza izango dira. Astelehenean, esaterako, tentsioa askatzeko masaje tailerra antolatu dute. Helduentzako da. Arratsaldeko 17:30etan izango da.
Asteartean, berriz, urte bukaera ospatzeko, Santa Barbaran mendi buelta antolatu dute. Goizeko 10:30etan abiatuko dira.
Eta urtarrilaren 3an, ostiralean, erroskilla tailerra eta merendola egingo dituzte, 16:30etatik aurrera.
EGITARAUA
Gaur:
10:00, umeei (0-2 urte) emateko masaje tailerra.
17:30, ‘Apaxi’ ipuin kontalaria.
Abenduak 30, astelehena:
17:30, tentsioa askatzeko masaje tailerra (helduentzat).
Abenduak 31, asteartea:
10:30, Santa Barbaran mendi buelta urte bukaera ospatzeko.
Urtarrilak 3, ostirala:
16:30, erroskilla tailerra eta merendola.
* Ekintza guztiak, Portuko auzo elkarteko lokalean.