Urteko azken ostirala izanik, deialdi berezia egin dute gaur preso eta iheslarien alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 27a, 01:00

Ostiralero bezala, kalera aterako dira hainbat herritar preso eta iheslariak gogoan, euren eskubideak aldarrika-tzera. Baina gaur, ez da edozein ostiral; urteko azken ostirala da eta dei berezia egiten diete herritarrei kalera ateratzeko. Urtero bezala, herriko lau auzotatik zutabeak aterako dira. Antziola, Etxeberri, Zi­ku­ñaga eta Portutik, hain zu­zen. Iluntzeko 20:00etan jarri dute hitzordua eta 20:20etan Plaza Berrin elkartuko dira denak. Bertatik, Gudarien plazara joango dira denak. Bertan, zerbait berezia egingo dutela jakinarazi dute.

Martuteneko espetxera martxa, bihar
Martuteneko espetxera mar­txa izango da bihar. Zin­koe­neatik 10:45etan aterako dira, Astigarragako poligonotik 11:30etan, eta 12:30etan iritsiko dira espetxera. Sevilla II SOS lemapean antolatu dute aurtengo martxa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!