Urteko azken ostirala da biharkoa eta urtero bezala, lau zutabe aterako dira herriko lau auzotatik. 20:00etan abiatuko dira Antziola, Etxeberri, Zikuñaga eta Portutik, eta Plaza Berrin bat egin ostean, Gudarien Plazarako bidea egingo dute elkarrekin. Bestalde, Martuteneko espetxera martxa antolatu da urtero bezala. Larunbatean izango da, Sevilla II SOS lemapean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!