Eskubaloia probatu nahi duten 8-14 urteko gaztetxoentzat, ate irekiak antolatu ditu azken igandeetan, Eskubaloi Taldeak, eta oso arrakastatsuak izaten ari direla azaldu dute taldeko kideek. Azken igande honetan, 74 neska-mutilek hartu dute parte eta horietatik 30 berriak ziren. Denera, saio guztiak kontuan hartuta, 110 umek hartu dute parte. Azken jardunaldi honetan ere, eskubaloi munduko zenbait pertsonaia garrantzitsuren kolaborazioa izan dute: Nery Carla, Julian Eskide, Carlos Gude eta David Rodriguez. Azken saioa igande honetan izango da eta dei egiten diete ume eta gurasoei azaltzeko, eskubaloia ezagutzera. Oraingo honetan, garai bateko Hernaniko Eskubaloi Taldean, bai mutilenean bai neskenean, sekulako garrantzia izan zutenen kolaborazioa izango da. Hasteko, 10:00etan entrenamendua egingo dute beraien artean, Kiroldegiko 1go pistan, eta 11:15etatik aurrera, gaztetxoekin batera entrenatuko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero: 669 845 896.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!