Olentzerok banatu ditu banatu beharreko opari guztiak eta Oindira bueltatu da, datorren urtera arte. Astearte arratsaldean iritsi zen Hernaniko Plazara, Kottonio astoa opariz karga-karga eginda. Kale buelta egin ostean, udaletxeko arkupetan hartu zituen bertaratutako umeak. Eta aurreneko oparitxoak jasotzeko aukera izan zuten. Olentzerok, berriz, muxuak.
Olentzerori behar bezalako ongi-etorria egiteko, kaleak eta herriko txokoak girotzen ere ibili ziren, gabon kanten doinura. Abesbatzek eta Musika Bandak izan zuten zeregin hori, besteak beste. Etxez etxe edo baserriz baserri ere ibili ziren beste asko: Bertso Eskolakoak, Osiñagakoak, Ereñotzukoak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!