Etxe bat desalojatu zuten astelehen gauean zuhaitz bat kable elektrikoetara erorita

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 26a, 01:00

Haizeteak ondorioak eragin zituen Hernanin. Besteak beste, astelehen gauean, 23:00ak aldera, Goizuetara doan bidean (Gi-3410), zuhaitz bat erori zen kable elektrikoetara eta ondorioz, karretera itxi zuten eta ondoko etxebizitza desalojatu. Arazoa 02:20ak alderako konpondu zuten, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!