Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek ginkana antolatu dute gaur, Hernanin barrena. 11-16 urteko gazteentzat da. 10:30etan hasiko da Atsegindegin eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 5 pertsonako taldetan.
Traspakarren festa, bihar
Bihar, Trasfesta antolatu dute Traspakarren (parke botanikotik aurrera). 11:00etatik aurrera izango dira, musika, mikro irekia, jolasak... 13:30etan, bazkaria antolatu dute eta 15:00etan, ginkanako sari banaketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!