Beinat Aginagalderi 5 urteko kartzela zigorra ezarri diote

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 24a, 01:00

Beinat Aginagalde hernaniarra epaitu zuten ostegunean Parisen, ETAko kide izatea leporatuta. 5 urteko kartzela zigorra ezarri diote. 3 urte eta 10 hilabete daramazki Frantziako Meaux espetxean eta erre­den­tzioak tarteko, Madrildik eskaera egin bezain pronto, Espainiara estraditatuko dute. Bertan, hainbat auzi ditu zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!