Benjamin mailako 27 pelotari, asteburuko topaketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 24a, 01:00

Unai Etxarri izan da txapelduna. Asteburu honetan, alebinen txanda izango da. Palan, final desberdinak jokatuko dira asteburuan.

Hernaniko esku pelota topaketak antolatu ditu pelota elkarteak eta asteburuan benjaminak lehiatu ziren. Parte hartze haundia izan zen. 27 pelotari elkartu ziren eta 46 partidu jokatu zituzten. Ikasten ari direna erakutsi zieten bertaratutakoei. Unai Etxarri izan zen txapelduna. 16-14 irabazi zion finala Goier Garaiarri. Finalera iristeko, Etxarrik 16-6 irabazi zion Markel Gazteluri eta Oier Garaiarrek 16-6 Jon Jarari. Asteburu honetan, alebinen txanda izango da.


Zugasti eta Rodriguezek irabazi
Gipuzkoako Txapelketaren barruan, Zugasti infantilak irabazi egin zuen eta kontsolazio faseko finala jokatuko du. Rodrigez jubenilak ere irabazi egin zuen eta azken fasea jokatzeko sailkatu da. Oiaga-Esnaola seniorrek, berriz, galdu egin zuten finala, 3garren mailan. Cisneros jubenilak ere galdu egin zuen eta azken fasea jokatzetik kanpo geratu da.


Palako finalak, asteburuan Palako finalak, asteburuan Palan, berriz, finalak jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek. Ostiralean, Emakumea Pilota­riko finalak jokatuko dira Tolo­san (Beotibar) 17:00etatik aurrera. Aurre­neko mailan, Gutierre­zek, Mendizabal la­gun, Goi­koe­txea eta Arrieta­ren aurka jokatuko du. Biga­rren mailan, Lucas eta Jauregi aurrez aurre izango dira. Bikoteak, Arruti eta Redondo. Larunbatean, Napar pala txapelketako finalak jokatuko dira, 11:30etatik aurrera Iruñean (Labrit). Elite mailan, Irazustabarrena eta Arrietak bikote nafarra izango dute aurkari. Lehenengo mailan, Huizi eta Goikoetxea aurrez aurre izango dira. Lesakan, berriz (17:00), mutilen txanda izango da. Zubimendi eta Ramosek, Usurbilgo bikotea izango dute aurkari finalean. Bestalde, abenduaren 30ean, ume eta helduentzat pala saioak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!