Santo Tomas Hernaniko bazter guztietara iritsi zen

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 23a, 01:00

Batzuk eguna baino lehen hasi ziren, besteak egunean bertan, eta azken batzuk hurrengo egunean ere bai, baina talde askok ospatu dute Santo Tomas asteburuan.

Asteburu honetan nabaritu da Santo Tomas egunaren itzala, Hernani osoan. Batzuk lehenago hasi ziren ospatzen: Urumea ikastolako ikasleak adibidez, eta herri kirolak ere egin zituzten. Inmakuladan ere halaxe izan zen. Egunean ber­tan ospatu zuten gehienek, eta larunbatean erraza zen txistorra mokadu bat jatea, batean ez bazen, bestean: Gibelalde auzo elkartean, Goiz Eguzkin, Orkolagan, Sagastialden, Goiz Argin... Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere postua jarri zu­ten... Eta atzo, igandea­re­kin, oraindik bazen txis­to­rra gosez zegoenik eta Por­tuko Ibarrolaburu plazan jarri zuten inguratu zirenentzako nahikoa txis­to­rra, sagardo, edo ardo egu­­raldi ederrak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!