Bailea, eguberri eta urteberri egunetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 23a, 01:00

Bailea izango da Goiz Eguzki jubilatu etxean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, gabonetako festari segita. Asteburuan ere festa zuten, eta kartetako eta kaleko jokuetako sariak banatu dira.

Goiz Eguzkin festa egunak dituzte hauek, eta datozen abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean bailea izango dute. Egun horietan, 17:30etan irekiko dute egoitza. Jakinarazi dutenez, abenduaren 24an eta 31n, 18:30etan itxiko dute egoitza. Gabon guztietan bu­legoa itxita egongo da, urtarrilaren 7ra bitarte.

Festa giroan dira Goiz Eguzkin, eta larunbatean ere halaxe zuten, Santo Tomas ospatu, eta ondoren sariak banatu baitzituzten 28 herritarren artean, karta joku eta kaleko jokuetan aritu direnen artean, hain zuzen.

Zortzi modalitate eta 28 sari
Karta jokuetan edo kaleko jokuetan izan, azkenean zor­tzi modalitatetan banatu dira sariak aurten ere, eta guztira 28 sari. Hauexek, horien artean txapeldunak.

Karta jokuetan, musean txapeldun, Dani del Rio eta Benjamin Miranda. Tutean, Sabino Mateos eta Gabriel Asensio. Eskoban, Lucas Yuste eta Florian Martin. Punttuan, Eugenio Urruzola eta Patxi Apezetxea.

Kaleko jokuetan, tokan, botean, igelean eta dardoetan, gizonezkoetan lau lehenengoak: Lucinio Moreno, Francisco Navas, Antonio Monje eta Francisco Perez. Emakumezkoetan: Vicenta Lopez, Mª Paz Lunaro, Sara Merino eta Angeles Manso.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!