Kirola jolas modura bizitzeko aukera izango da aste honetan, hiru egunez, kiroldegian. Gaur, eta ostegun eta ostiralean goiz osoan izango da kirol ludoteka, adin guztietako haurrentzat. Sarrera libre da, eta 10:00etatik 13:00era edozeinek dauka azaltzea.
Kiroldegia itxita lau egunez
Gabonak egun bereziak dira kiroldegian, eta lau egunez itxi egingo dute, urtero bezala. Abenduaren 24, 25 eta 31n itxita egongo da, eta baita urtarrilaren 1ean ere.
Txartel berriak jasotzeko aukera kiroldegian
Kiroldegiko bazkide txartel berriak egiten ari dira, eta kiroldegian bertan tramitatu behar dira eskaerak. Dena adierazi dutenez, adin txikikoen txartelak urtarrilaren 20tik aurrera jaso ahal izango dira, arazo teknikoak medio.