Lanik gabe daudenei zuzenduta, proiektu berri bat jarriko dute martxan, Udalak, Daitekek eta Lanbidek. Hernaniko Enplegu Gunean izango da. Lana bilatzeko prozesu guztia landuko da. Urtarrilaren 13an hasita, otsailaren 24ra arte izango da, astelehenero. Ordutegia: 09:15-11:15. Parte hartzeko, izena eman behar da: marijo-m@hernani.net, 943 33 68 02 (Marijo) edo jaionea@daiteke.com, 943 57 54 24 (Jaione).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!