Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta naranja aktibatu du haize bolada gogorrengatik. Arratsaldeko 18:00ak bitarte, haizeak 140 km/h abiadura gainditu dezakeela jakinarazi dute eta prebentzio neurriak hartzeko eskatzen diete herritarrei.
Zuhaitz bat erori, atzo
Atzo gauean, 23:00ak aldera, Goizuetara doan bidean (Gi-3410) zuhaitz bat erori zen kable elektrikoetara eta ondorioz, karretera itxi zuten eta ondoko etxebizitza desalojatu. Bertako bizilagunek senide batzuen etxean pasa dute gaua. Arazoa 02:20ak alderako konpondu zuten.