«Istorio apokaliptiko bat kontatzen dut eta ez da umeei zuzendutakoa»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 22a, 01:00

Hamasei urterekin bere ame­tsa egi bihurtu du Gaiz­ka Mar­cote Paz hernaniarrak: Manga komiki bat kaleratzea. La melodia de los infiernos da la­naren izena, japoniarrez, Ji­goko Senri­tsu. Momentuz, in­ter­netez ero­si liteke, Ama­zonen eta Pali­brio editorialaren web orrian.

«Naruko serieak engantxatu ninduen Manga komikira»
Marraztea betidanik gustatu izan zaio Gaizkari, baina Man­ga komikiena berri xamarra da. Naruko serieak piztu zion grina, orain oso gutxi, eta ordutik, ezin utzi: «ma­rraz­ten hasi nintzen, lan sueltoak hasieran, eta gero istorio bat egin nezakeela konturatu nintzen. Amak egiten ari nin­tzen lanak ikusi zituen eta beti izan dut ondoan, laguntzeko prest». Betiko komikien eta Man­gen arteko aldeari dagokionean, Gaizkak dio istorioetan da­goela alde nabarmena: «ko­miki tradizionalak oso amerikanoak izan ohi dira, super heroiez josiak. Mangek publiko helduagoa dute, gai sakonagoak dituzte. Nire liburuan esaterako, istorio apokaliptiko bat kontatzen dut. Mundua kutsa­tzen duten monstruo asko daude istorioan, eta protagonistek erremedioa bila­tzea dute helburu; lortu edo ez, bere burua salbatzea lor­tzen dute». Manga liburuan beste berezitasunetako bat da atzekoz au­rrera irakurtzen direla. Li­bu­ruaren azala atzean du, eta handik aurrera hasten da istorioa. Gainera, marrazki ia guztiak txuri beltzean izan ohi dira.

Edizioa, berak egina
Liburuaren kaleratzea Pala­brio editorialaren bitartez egin du, Estatu Batuetan bizi duen amonak lagunduta. Edizio lan guztia ordea, Gaizkak berak egin du. Marrazki guztiak eskuz eginak dira, eta bera aritu da banaka eskaneatzen. Azaleko marrazkia ere berak egina da; eta liburuaren tamaina eta azalaren materiala ere, berak aukeratuak dira. Aurreneko lana kalean da, eta orain, bigarrena osatzeko lanetan ari da Gaizka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!