Ametsa amesgaizto, azken minutuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 22a, 01:00

Ametsa zela ematen zuen, eta halaxe jokatzen ari ziren hernaniarrak, harrigarri, lide­­rra estu-estu hartuta... baina amesgaizto bihurtu zen; az­ken minutuan. 22-19 irabaz­ten, eta 22-24 galdu, VRAC taldeko izarrak en­tsaioa egin­da.

Lehenengo zatian VRAC eta bigarrenean Hernani
VRAC laster jarri zen aurretik markagailuan, eta lehenengo zatia 8-19 aurretik bukatu zuen. Hernani borrokan ari zen baina hor etsitzen hasi ziren zaletuak. Bigarren zatian borrokara atera ziren, ordea, hernaniarrak, eta entsaioa entsaioaren atzetik, azken momentuan 22-19 jarri ziren, lana eginda, eta aukerak aprobetxatuta. Beste behin, partidurik one­na Igor Genuak egin zuen. Bi entsaio egin zituen, gau­za­ketak, eta zigor golpeak ere bai. Azpimarratzekoa baita ere, Otaegik partidua buka­tzear zela egindako entsaioa, hernaniarrei amesteko aukera eman ziena. Azkenean galdu, eta hurrengo partidua urta­rrilean, Santboiana zuzeneko aurkariaren kontra.

Zozketan irabazle: 1.208
Errugbi elkarteak txerrikumea zozketatu zuen atzo arratsal­dean, eta zen­baki hau ira­bazle: 1.208.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!