Erregionalen Ohorezko mailan, Hernanik 2-2 berdindu zuen Aurrera taldearen kontra. Emaitzak dion bezala partidua oso parean joan zen, eta Hernanik orain arteko bolada ona ez dela kasualitatea erakutsi zuen. Hiru puntu hobeak izango ziren, baina bakarra ere ez da txarra, liderraren etxetik ekarriz gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!