Karabelgo zubi berria egiteko lanak aurrera dijoaz, eta atzo beste pauso bat eman zuten lan horietan. Karabel auzo aldera begira jarri eta ezker aldera geratzen zen etxea bota zuten atzo, eta baita fabrika zaharra ere, hainbat tailer ezberdin izandakoa. Obrak aurrera jarraituko dute, eta zubiaren eskubi aldean dagoen baserria, Eguzki Alde, urtarrilean botako dute. Ondoren zubi berria egingo dute, eta hura eginda dagoenean, sei bat hilabete barru, zubi zaharra botatzen hasiko dira, gero Karabelgo urbanizazio berria egiten hasteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!