Kontzertua gaur, biolin bikotearekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 22a, 01:00

Txistulari Bandak kon­tzer­tua emango du gaur, Milagrosan, 13:00ean. Gabo­ne­tako kontzertua izango da urtero bezala, eta zortzi kanta eskainiko ditu. Gabonetako kontzertu honetan berezitasun bat ere izango dute, biolin bikotea izango baitute laguntzaile. Bi musika intrumentu horiek nahastuta entzuteko plaze­rra izango dute 13:00ean Milagrosara inguratzen direnek. Zuzendari lanetan Patxi Apezetxea ariko da, beti bezala, eta gabon kantak izango dute protagonismoa.

Zortzi kanta, publikoaren gozamenerako
Egitarauean denetik dago. Bendaña kantuarekin hasiko dute, Enrique Aranbururen piezarekin. Pepe Iantziren Otsango joko dute gero, J.I. Ansorenak moldatua. J.Uru­ñetaren Baranbio dute hiru­garrena. Laugarrena herri­koia, Gau Erdian, J.I. Anso­renak moldatua. Klasiko bat gero, Din dan don J. Pier­pontena eta J.I. An­sorenak moldatua. Noche de paz eta Gabaren zoragarria, Grüber eta Willisenak, J.I.Ansorenak moldatu eta nahatuak. Zaz­pi­garrena, I. Ansore­na­rena da, Ana Mari. Eta azke­na, Zorionak, P. and M.Hillena, eta J.J. Arregik moldatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!