gabonetako lau saski zozketatu zituzten atzo eguerdian Berriak eta Hernaniko Kronikak. Opari ederrez betetako saskiak dira lauak, Berriak elkarteko merkatari eta ostalariek jarriak guztiak. Lau saskien zenbaki sarituak hauek dira: 3.276, 2.407, 1.584 eta 1.613.
1go saskia: 3. 276 zenbakia,
Lizeaga kaleko Dorronsoron saldua
Dorronsoro okindegian saldu zen aurreneko saskiko errifa saritua: 3.276a. Saski ederra hamabost sarik osatzen dute: iberiko sorta, bost litro olio, erregetako roskoa, emakumezkoen aterkia eta kartera, Arnegui Magnum kaja, kristalezko fruteroa, Viña Real ardo kaja, marisko saskia, lepoko bat, kartera, turroi sorta, ile sekadorea, eguzkitako betaurrekoak eta etxeko zapatilak.
Bigarren saskiko errifa saritua, Irigoienek saldua: 2.407
Ez da aurreneko aldia Irigoien zapata dendak zortea banatzen duela. Bertan saldua da bigarren saskiko errifa saritua: 2.407 zenbakia. Sariak deskonektatu eta deskantsatzeko ezin hobeak: Suanceseko Posada Santa Anan bi gau, pentsio erdian, bi pertsonentzat, maleta bat eta nezeser bat.
Dorronsoron ere, hirugarren saskiko errifa: 1.584a
Bi saskitako errifak saldu ditu aurten Lizeaga kaleko Dorronsoro okindegiak. Hirugarren saskiko zenbaki saritua 1.584a izan zen. Irabazleak jasoko ditu: jaboi kaja bat, erregetako roskoa, 2kg langostino, gazteentzako motxila eta estutxea, kristalezko fruteroa, 2 pertsonentzako otordua, jertse bat, mahai jokoa, aurpegi garbiketa, puzzle bat, lepoko bat, labana sorta, maletin bat eta mediana bat.
Laugarren saskikoa, Conde kioskoak saldua: 1.613 zanbakia
Condek ere, ez du estreinekoz banatuko Berriak-Kronikako saski bat. Aurten beraiek saldu dute laugarren saskiko errifa saritua: 1.613a. Saskia: erregetako roskoa, kristalezko ordularia, iberiko sorta, aurpegi garbiketa, Wou kotxea, eskularruak, kafe katilu sorta, agenda bat, mahai jokoa, ganba kaja eta zazpi pulgadako tableta.
Errifak gorde, badaezbada
Irabazleek astebeteko epea dute errifa saritua aurkezteko. Saskiren bat banatuko ez balitz, bigarren zozketa abenduaren 27an egingo litzateke. Eta berriz ere, baten bat banatu gabe geratuko balitz, urtarrilaren 3tik aurrera azken zozketa bat egingo litzateke, Kronikan entregatzen diren errifa guztien artean.