Ostegun eta ostiralean izango dira saioak, goizez, Kiroldegian. Larunbatean, berriz, izarren arteko partidua antolatu dute. Senior taldeko kideak eta jokalari ohiak neurtuko dira 18:00etan.
Hernaniko saskibaloi taldeak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetan. Alde batetik, gazteentzako teknifikazioak izango dira ostegun eta ostiralean, goizez.
Adinaren arabera, saio desberdinak izango dira: 09:30etatik 11:00etara, 5 eta 6garren LH, mutilak eta neskak eta 1 eta 2garren DBH mutilak; 10:45etatik 12:15etara, 1, 2, 3 eta 4garren DBH, neskak; eta 12:00etatik 13:30etara, 3 eta 4garren DBH mutilak.
Kiroldegian izango dira eta bi egunetan, modu berean banatuko dira saioak.
Jokalari ohiak eta egungoak
Larunbaterako, berriz, partidu interesgarria antolatu dute. Izarren arteko partidua izena jarri diote eta aurtengo senior taldeko jokalariak eta jokalari ohiak izango dira aurrez aurre. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da Kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!