Ate irekietako jardunaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 21a, 01:00

Eskubaloi tadea lanean ari da, herriko neska-mutilek kirol hau gertutik ezagutu eta probatu dezaten. Bihar ate irekien jardunaldia izango da 11:30etan hasita, oraingo honetan ere, gonbidatu oso bereziekin: David Rodriguez, Julian Eskide eta Carlos Gude; azken hau Asobaleko epaile internazionala. Azken orduko inkorporazio bat ere izan dute. Biharko saioan izango da baita ere, Nely Carla Alberto; donostiarra da jaiotzez, baina Frantziako Fleury taldean jokatzen du egun; 2012ko Londreseko olinpiadetan brontzezko domina irabazitakoa da, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!