Behar Zanaren kontra dute finala. Atzean Esnaolak jokatuko du, eta aurrean Oiaga edo Murgiondok.
GIPUZKOAKO Txapelketako finala dute gaur Hernaniko bi pelotarik: atzean Eñaut Esnaolak jokatuko du; eta aurreko koadroetan, azken momentura arte ezin jakin Oiagak edo Murgiondok jokatuko duen. Behar Zanako Lizaso eta Erreka izango dituzte aurkari. Finala Arrasateko pelotalekuan jokatuko da, 10:30etan.
Pelotari hernaniarrek sailkapeneko partidu guztiak irabazi dituzte; eta azken fasean, mailaz igotzea eta finalera sartzea lortu dute. Partidu zaila dute aurretik, eta 100%a eman beharko dute irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!